eMePeLokal-aren aurkezpena
Ieup MPs!
Hemen gatoz gure lokalan presentaziñuakin. Partaidiak, laguntzailiak, kantuak… gehixena jada presentauta dakagu, baina gure Mallebiko lokala ondiok ez! (Pantxike bez, baina hori beste baterako lagako dogu)
Dakizuen moduan, bost partaidetik bi, zaharrenak, Mallebikuak dia, eta gure lokala bertan dao bebai. Lehenik eta behin eskerrak eman bihar detzaguz Mallebiko udaletxiari gu bertan instalatzen lagatziarren; eta bigarrenez, inguruan bizi dian daneri gu aguantatziarren, eta oingoz behintzat, kexarik ez ipintziarren! (gure Garita esnatu dogu inoiz siestatik… jeje!)
Behin hau esanda, nun daon gure lokala? ba… Mallebiko Udaletxe azpixan, hau da, frontoi albuan, eta askok ezagutuko dozuen panaderixian parian (horrek bai bonbak horrek….); hemen mapia:
View Larger Map
Barixaku hontan Iñaki Zugasti etorri jakun argazki batzuk etaratzera lokalera, eta hori aprobetxatzen, ba hemen aurkezten detzuegu gure lokala, gu joten gaozela klaro! bestela ez daka zentzurik! Iñaki, eskerrik asko argazkixegaittik!
zerbezak, txokolatia eta patatak aukitzen doguz normalian (noixian behin kokakolak bebai), oseake nahi dozuenian eta bertan bagaoz ein pasadatxo bat!
Hemen grabau genduan bidixotxo bat, etxekuendako modukua da baina hemen doia! Bozgorailuetatik!
GOGORATU! hurrengo kontzertua Urtarrilak 20xan Munittibar-en!
beinga MPipol! hurrengora arte!
zapatuko kontzertua Mallabixan
Jada hasi jaku jentia galdetzen ia noiz dan hurrengo kontzertua, eta patatin patatan…. ba hemen dakazue kalian ziar ikusi leikian kontzertuan kartela! albuan kalendarixuan ipintzen daben moduan, gabeko 10:00 etatik aurrera, Xarma taldiakin joten dogu, Mallabiko Herriko Tabernan!
Animau eta etorri Emepés! inolvidablia izango da ta!







