Tag Archive | kontzertuak

Ormaiztegiko Kontzertua

AurpegiLiburuan 103 pertsonak “atsegin” gaituztenez, ba zer hobeto hau post batekin zelebratzia baino! Eskerrikasko People!

Oinarte, hortik ziar entzun dogu, batzuek “Hobbits” moduan ezagutzen gintuztela, ez giñalako Deba Barrenetik (“La Comarca”-tik) sekula urten jotera… ba… esan biharra dakagu ya urten garala! eta Frodo-k egin zuen bezela, oso irteera interesantia izan da!

Ez dogu eraztunik topatu, ezta sumendirik, ezta Gollum izeneko bitxorik, baina esan geinke pertsonaje  asko topau doguzela! Zegaittik? ba… disfraz eguna zalako Ormaiztegin, eta disfraz ederrak ikusi genduzelako! Disfraz eguna zala enterau giñanian, gu ezin atzian geratu! eskura gekauzen trapu eta txapel batzuk hartu, eta Ormaiztegiko Gudalburu Karlistaren omenez, bera “bezalatxu” jantzi giñen. Osaba Tomas bezela hain zuzen ere, eta horrek auki zeban Behorrén Efétua:

Gure ahots printzipala, ZumaJosu, bere zaldixan gaiñian etorri zan kontzertura, eta entrada triunfala ein eban!

Gaua hotz hasi zan… eta ez tenperaturiagaittik bakarrik! baina han zeuazen Super SanMiguel Woman eta beste askori esker, azkar berotu zan gauzia! Joten hasi, eta jentia gerturatu ein zan Zumalakarregi horrek zetan zenbizen ikustera, eta inportantiena, geratu bebai geratu zan jentia! eskerrik asko Ormaiztegi people!

Komentatzekua da, gure Luken kriston trankazuakin etorri zala kontzertura (griposo-griposo) eta benetan be, joten geuazen momentuan, igarri bez ez zan eitten! Luken MAKINA!

Baina esan biharra dao, oinguan, Lukenek laguntza auki zebala! publikotik bat baino gehixao igo jakuzen kantatzeko goguakin, Paiasuak (disfrazagaittik eh?), Motxaia edo ijittuak, behetik igotzera ausartu ez zan mosketero bat…. Giro aparta auki genduan

Gure partetik, eskerrak eman gerturatu zan jentiari, Teknikuari (Aupa Beñat!), eta zelan ez, Gaur bere urtebetetzia izanda…. zelan ez dogu ba Jonander komentauko! JONNY! La gente está muy looca! ostras, ez, ez, zera esatia nahi neban: ZORIONAK JONNAN! eta eskerrik asko Argazki danak etaratziarren!

HEMEN ARGAZKI GEHIXAO

Durangoko Kontzertuko Kartela

Abenduak 17xan Durangon joten dogu, Aiko, Vidrio eta Otxoa eta gu, Plateruena alaitzen egongo gara arratsaldeko 17:00etatik aurrera, baina hori baino lehenao, txakoliñ dastaketa, bazkaria, kanturriadak, dantza lagunak gogoan… vamos, ezin dala ezezkorik esan! people! animau eta etorri dantzan abarketak apurtzera!!!


hemen, egitaraua pdf formatuan

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.