Kontu Barri bat
Kontu barri bat suzedidu da Errebaleko kalean,
Errebaleko kalean eta andra gazteen artean
Zeloak gora, zeloak behera ,zeloan euren artean,
Ugartek orain aterako dau saltsea bere gainean
Bikarioa dogoa legez alegre eta librea,
andra guztiok beteren beste ha darabile maitea.
Amodioa zoro da beti amoraduen artean,
Ugartek orain probatzen ditu zeloak zertzuk direan.
Barikua soila da legez harik zapatu goizeko,
ordubietan presente dago Bikarioaren aurrean.
Zeloegatik enojaduta haserre zite zanean,
bere boltsearen eskatu jako publiko kale batean.
Haek halanik iragoarren Ugarte beti kalean,
Magdalentxori bentanarako bidea galdu artean.
Falta eztitu adiskideak Ugartek bere aldean,
Ibarrekoak egin ditue bakeak haen artean
San Kristobalgo señaladuta meriendia formatu
San Kristobalez akordatuta Mirabailesen juntadu.
Aldatzetikan Bikarioa ta Matxarirean Ugarte,
Ibarrekoak aldean ditu bere laguntzat han bere
Etxean ondo giaduarren hara orduko hotzitu,
berotu baga meriendea jan ezin leike ziertu
Sua da legez gauza beharra aldean dabe ifini,
hango abarrak argi dakie herri guztiti ageri
Mirabailesko Palazioak hobato dakiz kontuak,
ostera bere egingo dituz bakotxak bere kantuak.
Testuaren batzaille ta moldatzaillia: Antxon Narbaiza
Doiñua: J.I. Lopez de Luzuriaga
Koplaria: Migel Bazterretxea, 1685ean, Untzaga plazan.
