Dantzazaleen Eguna, Plateruena
Egun honen zain denpora asko egon ostian, aurreko zapatuan heldu zan eguna lagun artian jotekua, AIKO, Vidrio eta Otxoa, eta gu Plateruenan egon baitgiñan!
Kronologikamente, holan juan zan asuntua.Pantxike leku pribilejiau baten aparkau ostian, tinglau guztia montauta laga genduan, eta ordubetera (14:00) Saxopoulos eta bere lagun bixamona agertu zian plateruenan. Babagorrixak atakau baino lehenao, batek baino gehixao ahots kordak edarto berotu zittun txakoliñakin.
17:00etan Aikok jentia mahaixetatik jaiki arazi, eta dantzan jarri zittun orduterdi batez. Horren ostian, los malandrakas tolais (vidrio eta otxoa) hasi zan euren instrumentajia astintzen. Guri lan erreza tokau jakun; aurreko talde bixak girua BERO BERO laga zezkuelako. Jentia topera animauta zebilen, eta gure kontzertotxuakin giro hori mantentzia lortu genduan!
berriz be eskerrak eman AIKO taldiari holako tinglaua montatziarren, eta guri hain leku onian joteko aukeria ematiarren. Iruñako malandrakeri Lukenen punteuetan dana emotiarren; Jon Ander, Eire, eta Iñaki (jubilatu) Zugastiri argazki eta bideo ederrak etaratziarren, Kimetzi tekniko lanetan ibiltziarren, eta hurbildu ziran FANatiko guztieri beraien izerdiagaitttik! azkenik ezin dogu ahaztu, Hassan Garratz durangoko Kebab-eroa, Bizkaiko iturgiñak, plateruenako itokiñak ondo itxi zituztelako, eta Durangoko ur partzuergoa … … porquesi.
ala, hemen argazkixok






yeeeeeeyyyyyyyy?!!! Kronikia bikaña!!!!!!!!!! Viva zúek!!!!